Telmo Trenado, youtuberren inguruan Berriak egindako erreportajean

Baleike 2016ko aza. 11a, 11:58

Beraien bizitzaren pasarteak Youtube bideo kanalean partekatzen dituzten jende ugari dago. Youtuberrak bezala ezagutzen dira eta horien artean badira euskaldunak ere. Berria egunkariak hauen inguruko erreportaje zabala argitaratu du gaur eta elkarrizketatuen artean Telmo Trenado zumaiarra dago. 

Youtubek ate ugari zabaldu dizkiola esan dio Trenadok Nagore Etxeberria kazetariari. Hemen irakurri dezakezue erreportajea.