'Un monstruo viene a verme', asteburuan Aita Marin

Baleike 2016ko aza. 11a, 09:05

J.A. Bayona (El orfanato, Lo imposible) kataluniarraren azken lanak, Un monstruo viene a verme, emango da asteburuan Aita Mari zinean. 

Zuzendaria: J. A. Bayona. Aktoreak: Sigourney Weaver, Felicity Jones, Lewis MacDougall, Liam Neeson. Iraupena: 108 minutu. Generoa: Drama.Herrialdea: Espainia.

Guraso dibortziatu batzuen 12 urteko semea da Connor (Lewis MacDougall). Etxea haurrak gobernatzen du, amak (Felicity Jones) minbizia duelako. Halako egoera latzaren aurreran, gaztetxoak beldurrak gainditu nahi ditu bere irudimeneko munstro (Liam Neeson) baten laguntzarekin. Baina, errealitateari ez ezik, amona (Sigourney Weaver) zakarrari ere aurre egin beharko dio.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igande eta astelehenean 19:30ean.