Klub Nautikoaren arrantza txapelketako azken jardunaldia izango da larunbatean

Baleike 2016ko aza. 10a, 16:50

Ainguratutako ontzitik egindako Zumaiako Klub Nautikoaren laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da larunbatean, eguraldia lagun bada, behintzat.

Ontziak goizeko 10:00etan aterako dira portutik eta 16:00ak arte izango dute arrantza egiteko aukera. Antolakuntzak erabakitako eremuan egingo dute arrantza. Pisatzea 17:00etan egingo da klubean bertan.

Sari-banaketa Txoaskiña elkartean egingo den afariaren ondoren izango da. 

Egun berean, baina Getariako uretan, Zumaia-Getaria neguko bela ligako bigarren jardunaldia jokatuko da, 11:00etatik aurrera.