Hamar minutuko isilunea indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak omentzeko

Baleike 2016ko aza. 10a, 13:32

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, kontzentrazioa egin da gaur eguerdian udaletxe aurrean Memoriaren Eguna oroituz. Hamar minutuko isilunea gorde da elkarretaratze honetan. 

Euskal Herriak pairatu duen indarkeriaren eta terrorismoaren biktima izan diren guztien oroimena defendatzea eta omentzea du helburu Memoriaren Egun honek.