Espainiako selekzioarekin jokatu du Ander Torrikok asteburuan

Baleike 2016ko aza. 7a, 12:17

Espainiako junior selekzioarekin jokatu du Ander Torrikok Danimarkan antolatu den Lau Nazioen torneoan. Kauldi Odriozolak ezin izan du parte harte, min hartuta dagoelako.

Udan Europako Txapelketa irabazi zuten Ander Torrikok eta Kauldi Odriozolak Espainiako junior selekzioarekin, eta badirudi hautatzaileak bienganako konfiantza mantentzen duela, asteburuan Danimarkan jokatu den lauko torneo baterako deitu baititu. Kauldik ezin izan du parte hartu, min hartuta dagoelako, baina Torrikok bai. Lehen partidan galdu egin zuen Espainiak Danimarkaren aurka, baina Alemaniari eta Frantziari irabazi egin zioten, eta torneoa bereganatu. Torrikok bi gol sartu ditu txapelketan.