Preferenteko taldeak 0-2 galdu du liderraren aurka

Baleike 2016ko aza. 7a, 11:48

Lau partida segidan irabazi eta gero, Preferente mailako Zumaiakok ezin izan zuen Urolarekin. Zumarragako taldeak 0-2 irabazi zuen Aita Marin, eta sailkapeneko lider jarri da.

Zumaiako sailkapeneko laugarren postuan dago, Aretxabaletarekin eta Oñatirekin berdinduta. Aurretik Soraluze dauka puntu batera, datorren jardunaldiko aurkaria, hain zuen ere.