Behobiara joateko autobusa jarriko du Kirol Patronatuak

Baleike 2016ko aza. 4a, 11:08

Hilaren 13an Behobia eta Donostia arteko maratoi erdian parte hartu nahi dutenek autobusean joateko aukera izango dute. Interesa izanez gero, kiroldegian eman behar da izena.

Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Zumaiatik eta Behobiako irteerara eramango ditu korrikalariak. Behin lasterketa amaitutakoan, 14:00etan Donostian jasoko ditu buelta ere autobusean egin nahi dutenak. Interesa dutenek Lubaki kiroldegian eman behar dute izena, azaroaren 11 baino lehen. Txartelaren prezioa: hamar euro.