'Nuestra hermana pequeña' pelikula japoniarra emango da gaur zine forumean

Baleike 2016ko aza. 3a, 10:20

Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarra aski ezaguna da Ostarrenak antolatzen dituen zine forum saioetan. Bere aurreko zenbait pelikula eman dira Aita Mari zinean, De tal padre, tal hijo edo Nadie sabe, hurrenez hurren. Gaur bere azken bigarren lana emango da, Donostiko Zinemaldian ikuslearen saria jaso zuen Nuestra hermana pequeña.

Sinopsia:

Hiru ahizpa, Sachi, Yoshino eta Chika, elkarrekin bizi dira Kamakura hirian. Hamabost urtez ikusi ez duten aita hiltzean, landa-gunera joango dira hirurak, hari lur ematera. Bertan Suzu ezagutuko dute, arrebaorde nerabe lotsatia. Laster hasiko dira hura maitatzen, eta haiekin hirian bizitzera gonbidatuko dute. Bizitza berri bat hasiko da laurentzat horrela, pozez eta aurkikuntzaz betea.

Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai.

Erlazionatuak

Nuestra hermana pequeña

Baleike 2016 aza 02 Zumaia