Game of Thrones

Jendetza ari da biltzen Itzurunen, 'Game of Thrones'-en grabaketa amaituta

Baleike 2016ko urr. 30a, 12:12

Astebetez itxita egon ondoren, gaur goizean ireki dute Itzurun hondartza, behin Game of Thrones telesailaren grabaketa lanak amaituta. Goizeko 10:00etatik jendetza ari da hondartzara gerturatzen, telesaila grabatu den lekua bertatik bertara ezagutu nahirik. Kanpoko jende asko ari da etortzen eta trafiko handi eta aparkatzeko arazoak sortu dira herrigunean. Goizeko 11:00etarako Zubitxian sarrera debekatzen duen bina seinale jarri dituzten arren, kotxeak barrura sartzen jarraitu dute.