Zumaia Trail Running taldeko hiru korrikalari Enkarterrietako Apuko Extrem lasterketan arituko dira asteburuan

Baleike 2016ko urr. 25a, 10:19

Zumaia Trail Running (ZTR) taldeko hiru korrikalarik asteburu honetan Enkarterrietako Zaramillon jokatuko den Apuko Extrem proban parte hartuko dute. Bi korrikalari proba luzean lehiatuko dira eta bat laburrean.

Proba luzeak Ultra Trail izena du eta 110 kilometroko luzera eta 7.000 metroko desnibel positiboa du. Lasterketa honetan parte hartuko dutenak Daniel Sanchez Hermosa eta Ruben Celada Miranda dira. Taldeko hirugarren korrikalari batek, Antonio Torres Cortesek Short Trail izeneko lasterketa laburrean hartuko du parte. Honek 21 kilometroko luzera du eta 1.500 metroko desnibel positiboa.

Zumaia Trail Running 2015ko apirilean sortu zuten eta oraingoz distantzia desberdineko lasterketetan parte hartzen duten zortzi korrikalarik osatzen dute. Klub bezala eratzeko pausoak ematen ari dira taldekideak.