Spar ontzia izan da larunbatean jokatutako arrantza jardunaldiko irabazlea

Baleike 2016ko urr. 24a, 11:30

Zumaiako Klub Nautikoak antolatutako ainguratutako ontzietatik egindako XII. arrantza txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean. Hego haizea eta metroko olatuak izan zituzten parte hartu zuten 16 ontziek.

Arrantza eremua antolakuntzak ezarritakoa izan zen: buia bat jartzen dute itsasoan eta haren inguruan, kilometro erdiko erradioa duen zirkulu baten barruan aritzen dira arrantzan. 

Arrantza saio oparoa izan zela nabarmendu du antolakuntzak: 267 arrain arrantzatu ziren. Guztira 113,4 kiloko arrantza egin zen.

Larunbateko jardunaldiko irabazlea Spar ontzia izan zen, 26.400 gramorekin, bigarren Kaskabeltza sailatu zen, 17.200 gramorekin eta hirugarren Asilei 12.600 gramorekin.

Hiru jardunaldi jokatuta, Spar ontzia dago sailkapen orokorraren buruan, 6 punturekin. Bigarren Kaskabeltza doa, 8 punturekin eta hirugarren Matraka 10 punturekin. 

Hurrengo proba azaroaren 12an jokatuko da.