Erriberako produktuez osatutako saskiak, euskararen normalizazioan laguntzeko

Baleike 2016ko urr. 24a, 10:08

Nafarroako Erriberako produktuekin osaturiko saskiak dira, 50 eurotan eskuratu daitezkeenak. Ateratako diruaren %25 Nafarroako hegoaldeko euskararen normalizazioan laguntzeko izango da.

Aurtengoan, gainera, bi saski ezberdin daude aukeran, eta bakoitzak bere gustuen arabera nahi duena eskatzeko aukera izango du.

Zumaian azaroaren 8a bitarte izango da saskia eskatzeko aukera Inpernupen. Horrez gain, saskia sarean eskatzeko aukera ere izango da helbide honetan:https://www.errigora.eus/egin-zure-eskaria.

Hauek dira aukeran dauden bi saskiak:

Saski beltza, produktuak eta ekoizleak:
  1. Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)
  2. Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)
  3. Potxak (Maria Jesus)
  4. Melokotoi-marmelada (Pedro Luis)
  5. Arbendolak (Ntra. Sra. del Rosario)
  6. Borraja ekologikoa (La Churta)
  7. Pikillo-piper mamia (Pedro Luis)
  8. Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  9. Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  10. Melokotoia almibarrean (Almanaque)
  11. Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
  12. Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)
  13. Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)
Saski zuria, produktuak eta ekoizleak:
  1. Txokolatezko gutiziak (Urrutia)
  2. Pasta ekologikoa (Martinelli)
  3. Arroza (El Alcaraván)
  4. Polboroiak edo teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante)
  5. Madaria almibarrean (Almanaque)
  6. Eskalibada (Almanaque)
  7. Pikillo-saltsa (Maria Jesus)
  8. Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  9. Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  10. Melokotoia almibarrean (Almanaque)
  11. Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
  12. Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)
  13. Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)