Zumaiakok laugarren postuan jarraitzen du Idiazabali irabazi ondoren

Baleike 2016ko urr. 24a, 09:22
Argazkia: Carlos Callejo

Erregional preferente mailako Zumaiakok 2-0 emaitzarekin irabazi dio asteburu honetan Idiazabali. Emaitza honi esker, zumaiarrek sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen dute.

Printzipioz ez ze partida erraza aurreikusten, jardunaldi honen aurretik Idiazabal Zumaiakoren justu atzetik zegoelako sailkapenean, puntu bat gutxiagorekin. Mikell Larburuk gidatutako mutilak, baina, nagusi izan dira eta 2-0 emaitzarekin irabazi dute norgehiagoka.

Sei jardunaldi jokatuta, eta jarraian lortutako hiru garaipenei esker, Zumaiako laugarren postuan dago sailkapenean, bosgarren dagoen Aretxabaleta Udarekin 11 punturekin berdinduta. Datorren jardunaldian Alegiko Intxurre taldea izango dute aurkari. Sailkapeneko azken postuan daude hauek, 4 punturekin.