Alex Uranga Gran Canariako probako final-laurdenen atarian geratu da

Baleike 2016ko urr. 24a, 09:02

Gran Canarian jokatzen ari den Fronton King proban kanporatua izan da Alex Uranga zumaiarra. World Bodyboarding Tour txapelketako azken proba da hau eta laugarren txandan geratu da Alex kalean.

Final-laurdenen atariraino heldu da zumaiarra. Lehen txandan bigarren egin zuen Eduardo Rodriguez espainiarraren atzetik. Bigarren txandan Miguel Maciasi gailendu zitzaion eta hirugarrenean Guillerme Coboren aurka nagusi izan zen. Laugarren txandan, baina, Jacob Romerorekin topo egin du. Estatubatuarra hobeto moldatu da Fronton olatuan eta hor amaitu dira Alexen ametsak.