Game of Thrones

Zer aktore etorriko dira 'Game of Thrones'-en errodajera?

Baleike 2016ko urr. 22a, 17:24
Argazkiak: Jone Telleria

Telesailaren zaleek eginda dituzte bere kinielak. Zer eszena errodatuko den, zer aktore izango diren Zumaian, eta abar luze bat. Garbi dagoena da telesail hau azken urteetako fenomeno handienetakoa dela.

Barrikako eta Gaztelugatxeko argazkiak eta irudiak ikusten badira, garbi dago Tyrion Lannister eta Jon Snow pertsonaiek paperean aritzen diren Peter Dinklage eta Kit Harington aktoreak Zumaian izango direla egunotan. Zurrumurruen arabera, Itzurunen ere izango da Danerys Targeryenen papera egiten duen Emilia Clarke. Hala baieztatu omen dute errodajeko taldean lan egiten dutenek. Egunotan ikusi ahal izango da hori guztia, datorren urtean zazpigarren denboraldia estreinatzen den arte egon behar ez bada, behintzat.

Dagoeneko heldu direnen artean arraunlari irlandarrak dira. Jakina da telesailaren zati handia Irlandan ari direla grabatzen eta espresuki ekarri dituzte irudiei jarraipena emateko. Telesailean erabiliko dituzten ontziak ikusteko aukera izan da lehenbizi kirol portuan eta ondoren Itzurun bertan, entseguetan. 

Atzotik Itzurunerako sarbideak itxita daude eta hala mantenduko da urriaren 29an errodajea amaitzen den arte. Telesailaren zaletu batzuk ezin dute, baina, zain egon eta zirrikituetatik sartuta, hondartzaren ikuspegia izatera heldu dira.