Game of Thrones

Gaurtik urriaren 29ra arte Larretxora kotxez egoiliarrek bakarrik ahalko dute sartu

Baleike 2016ko urr. 21a, 12:56
Argazkia: Zumaiako Udala

Game of Thrones telesailaren errodajea gero eta hurbilago dago. Ustekaberik ez bada, astelehen honetan hasiko da grabazioa Itzurungo hondartzan. Azken lanak egiteko, gaurtik aurrera Itzurun itxita egongo da eta labarretara ere ezingo da joan.

Gaurtik, baita ere, eta urriaren 29an errodajea amaitzen den arte, Larretxoko egoiliarrek bakarrik izango dute kotxez joateko aukera. Horretarako, egoiliarra dela ziurtatzen duten paperak banatu zaizkie. 

Urriaren 24tik 29ra bitartean egingo da telesailaren errodajea Itzurunen, goizeko 6:00etatik 22:00etara bitartean. Azken muntaketak eta entseguak lasai egiteko, gaurtik Itzurunerako sarbide guztiak itxiko dira.