'El hombre de las mil caras' eta 'Mi amigo el gigante', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2016ko urr. 21a, 09:22

Asteburu honetan beste bi pelikula emango dira Aita Mari zinean: helduentzako El hombre de las mil caras eta haurrentzako Mi amigo el gigante.

El hombre de las mil caras

Zuzendaria: Alberto Rodriguez. Aktoreak: Eduard Fernandez, Jose Coronado, Carlos Santos, Marta Etura, Emilio Gutiezerrez Caba. Iraupena: 123 minutu.Generoa: 'Thriller'-a. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2016.

Espainian dago kokatuta filma, 1970eko eta 80ko hamarkadetan.

Francisco Paesa Espainiako Gobernuko agente ohiak herrialdetik alde egin behar izan du. Urte batzuk geroago Espainiara itzultzean, diru gabe egongo da. Luis Roldanen bisita jasoko du orduan, dirua ezkutatzen laguntzeko eskatuko dio Paesari.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igande eta astelehenean, 19:30ean.

Mi amigo el gigante (trailerra hemen)

Zuzendaria: Steven Spielberg. Aktoreak: Mark Rylance, Ruby Barnhill, Penelope Wilton, Jemaine Clement, eta Rebecca Hall. Iraupena: 117 minutu.Generoa: Fantastikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016.

Roald Dahl idazlearen The BFG ipuinaren egokitzapena da filma. Bertan, Sophie umezurtza erraldoi baten laguna egingo da. Beste erraldoiek ez bezala, honek ez du haurrik jaten, eta ametsak harrapatzea du ogibide. Ingalaterrako erreginarekin batera, erraldoi maltzurrenen inbasioa gelditu beharko dute biek, haurrak jan ez ditzaten.

Ordutegia: igandean 16:30ean.