Nolako TAO behar du Zumaiak?

Baleike 2016ko urr. 20a, 10:46

Datorren urterako herriko aparkalekuak arautzeko asmoa iragarri du Zumaiako Udalak. Dagoeneko lehen urratsa egin du, Ardantzabide auzorako aurkeztutako ordenantzarekin –aparkalekuen erdia baino gehiago auzotarrentzat gordeko ditu–; baina herri osoa nola arautu oraindik ere lantzen ari da. Zumaiako TAO sistema nolakoa izango den erabaki bitartean, oso gertu dauzkagun bi eredu aztertu ditugu, Zarauzkoa eta Oriokoa, alderaketak erabakitzen lagun dezakelakoan.