Negozio ideia garatzeko tailerra antolatu du Mankomunitateak

Baleike 2016ko urr. 18a, 14:09

Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten Tailerraren beste deialdi bat egin du. Aurrekoa joan den udaberrian egin zen. Enpresa ideia garatzen laguntzeko tailerrak dira hauek. Bertan, ekintzaileek, beren trebetasunak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Sei saio izango dira, asteazkenetan, 2016eko azaroaren 9tik abenduaren 13ra (9:30etik 13:30era, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Honen inguruko informazio zabalagoa hemen duzue.