'Florence Foster Jenkins' eta 'Printze txikia' asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2016ko urr. 13a, 12:03

Asteburu honetan ere bi pelikula emango dira Aita Mari zinean: helduentzako Florence Foster Jenkins eta haurrentzako Printze Txikia animazioko lana.

'Florence Foster Jenkins'

Zuzendaria: Stephen Frears. Aktoreak: Meryl Streep, Hugh Grant, Simon Helberg, Nina Arianda. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Ingalaterra. Urtea: 2016.

Florence Foster Jenkinsek sopranoa izan nahi du, baina ez du horretarako gaitasunik. Haatik, Foster tematu egingo da. Hala, aitaren herentzia kobratu ostean, soprano ikasketak egingo ditu. Gainera, haren bazkideak, Clair Bayfieldek, oso abeslari ona dela sinetsaraziko dio.

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

'Printze txikia' (hemen trailerra)

Zuzendaria: Mark Osborne.

Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den Neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio.

Ordutegia: igandean 16:30ean.