Alex Uranga sailkapeneko bosgarren postura jaitsi da Nazareko probaren ondoren

Baleike 2016ko urr. 11a, 17:54

Alex Uranga rider zumaiarra World Bodyboarding Tourreko bosgarren postura jaitsi da Nazaren, Portugalen, final-laurdenetan kanporatua izan ondoren. 

Munduko txapeldun izateko aukerekin hasi zuen Alexek Nazareko proba. Finalerdietara sartzeko proba jokatu zuen igandean eta ezin izan zuen Jeff Hubbard estatubatuarra gailendu. Hawaiiko riderrak 9 eta 9.25 puntuko olatuak lortu zituen; Alexek, aldiz, 7,5 eta 8koak.

Zumaiarrak final-laurdenetan aurkari izan duen Jeff Hubbard laugarren postuan sailkatu da Pierre Louis Costese frantziarrak irabazitako proban. Bigarren Dave Hubbard sailkatu da eta hirugarren sailkapen orokorraren buruan dagoen Iain Campbell hegoafrikarra.  

Urriaren 15etik 30era bitartean Gran Canarian jokatuko den Tourreko azken probaren atarian, sailkapen orokorra honela dago:

  1. 1 Iain Campbell: 23360
  2. 2 Pierre Louis Costes: 23200
  3. 3 Jeff Hubbard 20400
  4. 4 Amaury Lavernhe 19200
  5. 5 Alex Uranga 18400