Game of Thrones

Bihar goizean Alondegian egingo da 'Game of Thrones' telesailerako castinga

Baleike 2016ko urr. 9a, 10:41

Mod Expor Internacional casting etxeak eman du Game of Thrones telesailerako estra eta figuranteen castingaren berri. Bihar egingo da, goizeko 10:00etatik aurrera, Alondegia kultur etxean. 

Facebook bidez aditzera eman dutenez, 20 eta 50 urte bitarteko gizonezkoak behar dira (zuriak, mediterraneoak eta kaukasikoak). Ez dira adingabekorik onartuko eta gidoien eskakizunak direla eta, emakumezkorik ere ez.

Lehentasuna izango dute honako baldintzak dituztenak.

  1. Baldintza fisiko onean dauden gizonekoak, 178 et 195 zentimetroko altuera dutenak-
  2. Esperientzia militarra izatea baloratuko da.
  3. Herrikoa edota eskualdekoa izatea.

Gizonezko hauek prest egon beharko dute bizarra hazten uzteko edo kentzeko.

Ez dira onartuko oso agerian dituzten tatuajeak dituztenak.

Castingera doazenak galtza motxetan eta mahuka motxak dituzten kamisetekin joango dira, zangoak eta besoak ikusteko.

Denek prest egon beharko dute urriaren 21etik 30era Zumaian edots Bermeon errodatzeko.

Hautatuak diren guztiek jantzi frogan egon behako dute grabazio egunak baino lehen.

Guztiek NAN eta Gizarte-Segurantza zenbakia izan beharko dute.

Lanegun bakoitzeko estrek 54 euro garbi jasoko dituzte nominan. 

Eskaera handia espero denez, 200 gizonezkoei bakarrik egingo zaie castinga, heldu diren ordenean eta beti baldintzak beteta.