Finalaurrekoetan sartzeko kanporaketa jokatuko du Alex Urangak Nazaren

Baleike 2016ko urr. 9a, 08:31

Azken txanpara ari da iristen Nazareko (Portugal) Bodyboard Txapelketa, Munduko Zirkuiturako puntuagarria, eta Alex Urangak lehian jarraitzen du. Finalaurrekoetarako sailkatzeki Jeff Hubbard handiari irabazi beharko dio.

Txapelketako lehen unetik nagusitasunez menperatu ditu kanporaketa guztiak, eta aukera guztiekin iritsi da Alex une erabakigarrira. Final-laurdenerako azken bi txartelak falta dira -Laverhnek oraindik ez du jokatu- erabakitzeko, baina munduko txapeldunaren titulua irabazteko hautagaiak azken deman izango dira. Iain Campbell, Pierre Louis Costes, Jeff Hubbard eta Alex Uranga, laurak puntuazio bikainekin sailkatu dira. Hubbardi eta Urangari elkarrekin lehiatzea egokitu zaie, hil hala biziko kanporaketan, huts egiten duenak tituluaren lehiatik kanpo geldituko baita ziurrenik.

Nazareko olatu ikusgarrian jokatzen ari den txapelketako azken txanpa zuzenean jarrai dezakezue Internet bidez.