'Neruda' eta 'Peter y el dragon' pelikulak emango dira Aita Marin

Baleike 2016ko urr. 5a, 19:43

Asteburu honetan bi pelikula emango dira Aita Mari zinean: helduentzako Neruda eta haurrentzako Peter y el Dragon

'Neruda'

Zuzendaria: Pablo Larrain. Aktoreak: Luis Gnecco, Gael Garcia Bernal, Mercedes Moran, Alfredo Castro eta Pablo Derqui. Iraupena: 107 minutu. Generoa: Drama.Herrialdea: Txile. Urtea: 1948.

Pablo Neruda idazleari buruzko film bibliografikoa da Pablo Larrainek zuzendutako lana. Senataria ere izan zen Neruda, eta komunistei traizio egitea leporatu zion Txileko Gobernuari, 1948an. Gonzalez Videla presidenteak Neruda atxilotzeko agindu zuen, eta hark ihes egin zuen emaztearekin; Txileko ikur bihurtu zen.

Ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, 19:30ean. 

Peter y el dragon' (hemen trailerra)

Zuzendaria: David Lowery. Aktoreak: Bryce Dallas Howard, Robert Redford, Karl Urban, Wes Bentley, Craig Hall, Oona Laurence. Iraupena: 102 minutu. Generoa: Abenturak.Herrialdea: AEB. Jatorriko izenburua: 'Pete's dragon'.

Zurgin batek (Robert Redford) inguruko haurrrak liluratu izan ditu ipuinekin: basoen sakonenean dragoi bat bizi dela kontatu izan die. Egun batean, Peter (Oakes Fegley) haurra topatuko dute basozainek. Oihanean, dragoi batekin bizi dela esango die umeak.

Ostiralean eta igandean 16:30ean.