Nava Chetna: Indiako emakumeak bizitza hobeago baten bila

Nava Jeevan 2016ko urr. 5a, 19:24

Nava Jeevan elkartearen azken proiektuak Nava Chetna du izena. Nava Chetna laguntza zentroa umeentzako hezkuntza-laguntza eta informatika klaseak eta emakumeen suspertzea bultzatzen duen trebakuntza profesionala eskaintzen duen zentroa da. 2012ko ekainaren 16an ireki zituen ateak The Indian Society for Sponsorship and Adoption eta Nava Jeevan Bizi Berriaren elkarlanean esker.

Nava Chetna-k “gauzatze” berri bat esan nahi du eta hori du helburu. Umeei eta emakumeei zuzendutako hezkuntza eta formakuntza eskainiz, ezagutza zabaldu eta auzoa suspertzea espero da.

“Mr. Tapan Sengupta da proiektuaren koordinatzailea. Haur bakoitzaren jarraipen zuzena egiten da eta klasera etorriko ez balitz berehala kontutan hartzen da. Denak oso gertu bizi dira eta haurraren egoera jakiteko beraien etxera ikustera joatea ahalbidetzen du horrek

Nava Chetnaren eskaintza desberdina du haurra edo emakumea izan.

  • Haurrentzat laguntza klaseak eta informatika klaseak eskaintzen dira. Guztira 22 haurrek hartzen dute parte, bi taldetan banatuta.

  • Emakumeentzat joskintza klaseak eskaintzen dira beren familiko diru-iturriak hobetzeko ogibide bat ikas dezaten. Trebakuntza profesionaleko klase hauek Singer-ek prestatutako formakuntza programa bat jarraitzen dute. Horrela azterketa baten ondoren emakumeek ziurtagiri bat jasotzen dute. Une honetan18 emakumek hartzen dute parte klase hauetan

Elkartasun sentimendua eraikitzeko, klase hauez gain jaialdiak eta zeremoniak ospatzen dira Nava Chetnan Indiako egun bereziak oinarri bezala hartuta.

Nava Chetna Artez

Ikastaro honen helburua eskuz egindako produktu ezberdinak egiten irakastea da (telazko poltsa indioak, tarjeta eta biltzeko paperezko papelak, ezkongaiak nola makillatu, etb.), diru sarrerak lortzea ahalbidetuko dien ogibide edo habilidadeak izan ditzaten. Ikastaro honek 6 hilabeteko iraupena izango du. Gure helburua honen amaieran ikastaroan egindako produktuak saltzean lortutako irabaziekin material berriak erosi eta beren kabuz aurrera egiteko gai izatea da.