Game of Thrones

Game of Thrones: Astelehenetik aurrera aparkalekuak mugatuko dituzte Itzurunen

Baleike 2016ko ira. 30a, 15:41

Game of Thrones telesaileko grabazioa dela eta, astelehenetik aurrera ezingo da aparkatu Itzurun aldeko bi gunetan (irudian zehaztuta).

Agertokia prestatzen hasiko dira astelehenetik aurrera eta irudian zehaztutako bi gune horiek beharko dituzte materiala ekartzeko. Inor nahastu ez dadin, libre utzi beharreko bi eremuak ongi seinaleztatuta egongo direla jakinarazi du Udalak.

Kastinaren berri, asteazkenean

Bestalde, gogoan izan kastinaren data eta lekua datorren asteazkenean jakinaraziko dituela ModExpoR agentziak, Facebook bidez.

Game of Thrones telesailerako grabazioak urriko azken asterako daude iragarrita. Arraunlariak eskatu dituzte eszena baterako eta hauek, printzipioz, urriaren 21ean eta 22an izango dtuzte entsaioak, eta 25era grabazio eguna. Dena den, itsasoa nola dagoen ikusi beharko dute.