Herritarrentzat prestakuntza saio bat eskainiko du Kontsumobidek

Baleike 2016ko ira. 28a, 11:34

Herritar orori zabaldutako formazio saio bat antolatu du Kontsumobidek (Kontsumoaren Euskal Institutua) urriaren 4an, Alondegian (17:30ean). Doakoa da, baina izena eman behar da Brankan.

Kontsumitzaile arduratsuagoak izan gaitezen, horixe da Kontsumobide herriz herri egiten ari den kanpainaren helburua. Hauek dira formakuntza saioan landuko diren gaiak:

-Finantza-eragiketak. Motak.
-Banku arloko kontzeptu edo terminoak (komisioak, interesak...).
-Erabakiak arduraz eta autonomiaz hartzeko prozesua.
-Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak finantza-zerbitzuei dagokienez.
-Erreklamatzeko bideak.

Saioa urriaren 4an izango da, Alondegian, 17:30etik aurrera. Parte hartzeko izena eman behar da, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Branka eraikina), 943862200 telefonora deituta –ordutegia: 8:15etik 14:00etara–.

Saioak 90 minutu iraungo du, eta gazteleraz izango da.