Espainiako Txapelketa irabazi dute Agirrek eta Urangak Zumaiarentzat

Baleike 2016ko ira. 24a, 13:54
Cosme Agirre eta Unai Uranga txapeldunak zuriz, eta aurrean Aitzol Etxabe koparekin. Inguruan, Enbil, Goikoetxea eta Lopez.

Kluben arteko Espainiako zesta punta Txapelketa irabazi dute gaur eguerdian Cosme Agirrek eta Unai Urangak, Madrilgo Complutensen Berriatuaren aurka jokatutako finalean.

Zumaiako zesta puntako arduradun Aitzol Etxabek eman digu albistea Madrilgo finala amaitu bezain pronto: "Zumaia txapeldun!", partida "oso ona" jokatuta. Lehen jokoa oso lehiatua izan da, baina zumaiarrak 15-14 irabazteko gai izan dira; bigarrenean erosoago aritu dira, eta 15-10ekoarekin aukerarik gabe utzi dute Berriatuako bikotea. Hirugarren postura Gasteizen lortu du, Bartzelonako Vasconiari irabazita.

Arratsaldean, Madrilgo pilotaleku berean jokatuko da profesional mailako Madril Hiria torneoko finala. Han ere bi zumaiar izango dira: Goikoetxeak Inza izango du atzelari, eta Lopezek Olharan izango du aurrean bikotekide. Gotzon Enbilek hirugarren posturako jokatuko du Egigurenekin, Olha eta Erkiagaren aurka.