Lopez, Goiko eta Enbil Madrilgo Nazioarteko Torneoan

Baleike 2016ko ira. 23a, 17:28

Madril Hiria Nazioarteko Torneoa jokatuko dute asteburuan zortzi pilotarik, bikoteka. Zortzi horietako hiru zumaiarrak dira: Iñaki Osa Goikoetxea, Gotzon Enbil eta Imanol Lopez.

Madrilen zesta punta txapelketa bat antolatu dute aspaldiko partez, eta momentuko zortzi pilotari onenetakoak bildu nahi izan dituzte Complutenseko frontoi luzean. Gaur finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta finalak finalak. Imanol Lopez salbu, beste zazpi jokalariak aurten Zumaiako Aitzurin ikusteko aukera izan da: Goiko, Enbil, Inza, Olharan, Egiguren, Olha eta Erkiaga. Imanol Lopezek urtebete darama Mexikon, zesta punta eta bere ibilbide profesional berria uztartzen. 

Finalaurrekoak:

Goikoetxea-Inza / Olharan-Lopez
Egiguren-Enbil / Olha-Erkiaga