Mugikortasun arazoak dauzkatenen zaintzaileei zuzendutako ikastaroa

Baleike 2016ko ira. 23a, 11:37

Mugitzeko laguntza behar duten pertsonen zaintzaileentzat ikastaroa antolatu dute Otezuri egoitzan urriaren 17, 18 eta 19an. Ez da soilik profesionalentzat, beharra duen edonork har dezake parte ikastaroan. Ikastaroan doan izango da, eta gazteleraz.

Ikastaroa: Laguntza behar duten pertsonen mobilizazio eta transferentziak.

Lekua: Otezuri egoitza.

Egunak: 2016ko urriaren 17an, 18an eta 19an.

Hizlaria: Pakea Galdos (DUE).

ikasle kopurua: gehienez 20.

Izen-ematea: formakuntza@laharelkargoa.org; 663057223 (PEDRO BILBATUA).