Belaontzi estropada jokatuko da larunbatean

Baleike 2016ko ira. 21a, 16:21

One Sails estropada jokatuko da larunbatean Zumaian, Olarru Cup txapelketarako puntuagarria. Belaontziek Zumaia, Mutriku eta Zarautzen arteko ibilbidea egin beharko dute, 20 itsas milia guztira. Goizeko 11:00etan hasiko da estropada, bertiere itsasoak eta eguraldiak laguntzen badute.

Bestalde, arrantza lehiaketa ere antolatu du Itsas Elkarteak. Ontzitik arituko dira arrantzatzen, goizeko 10:00etan hasi eta 16:00ak arte, antolatzaileek zehaztutako itsas eremuan. Arrantzatutakoa 17:00etan pisatuko dute.