Samielak Artadin: jai egitaraua

Baleike 2016ko ira. 20a, 12:00

Hemen kontsulta dezakezue Samieletako jai egitaraua:

Larunbata 24

16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, bertsolariak.
Ondoren, sagardo dastaketa. Erromeria Naiara eta Eneritz trikitilariekin.

Igandea 25

11:00etan, meza.
12:00etan, aizkolari eta harrijasotzaileak.
14:00etan, bazkari herrikoia. Txartelak aurrez erosi behar dira.
16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, Artadiko XVIII. Trikitilari Txapelketa. Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Maite Txapartegi eta Eva Astigarraga.
Ondoren, erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.

Mikel Deunaren Eguna, osteguna 29

11:00etan, meza.
12:00etan, Lehen Mailako afizionatuen pilota partida bikaina: Labaka eta Aizpuru / Alberdi eta Arratibel.
13:00etan, txakolin dastaketa.
Trikitilariak: Ion Ostolaza eta Unai Andonegi.
Arratsaldean bertsolarien bigarren saioa.
Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.