BIDEO-INKESTA (4): Zumaia turisten begietan

Baleike 2016ko ira. 15a, 19:07

Zumaiara gero eta turista gehiago datozela begi bistakoa da. Ikusten ditugu turismo bulegoan informazio eske, San Telmo ermitaz galdezka, edota tabernetan pintxo festan. Baina, zerk erakarrita etorri dira Zumaiara? Eta zer aurkitu dute? Nolakoa da Zumaia turisten begietan. Hemen daukazue kalean harrapatu ditugun zenbait bisitariren iritzia.