Marketin digitaleko ezagutza lortzeko programa jarri du abian Mankomunitateak

Baleike 2016ko ira. 12a, 17:05

Urola Kostako Udal Elkarteak Txertatu Merkatuan proiektuaren deialdia egin du. Proiektu horrek laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukera eskainiko die gazte langabeei.

Hartzaileak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 16-29 urte bitarteko gazte langabeak, Oinarrizko hezkuntza, DBH edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa (FPI) dutenak edo, unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituztenak izango dira.

Doakoa da parte hartzaileentzat. Urola Kostako Udal Elkarteak eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagundutako programa da.

Helburua: MARGETIN DIGITALEAN prestakuntza jaso eta gaitasun sozioprofesionalak lantzea eta marketin digitalean prestakuntza jaso eta proiektuak lantzea, horren guztiaren bidez laneratzeko aukerak hobetzeko.

Faseak: prestakuntza eta proiektuak lantzea

Marketin digitalaren arloko 150 orduko prestakuntza: e-marketina, web orria, bloga, posizionamendua, sare sozialen estrategia…

Proiektu zehatzen garapena, eskualdeko irabazi asmorik gabeko eta gizarte intereseko erakunde eta elkarteetan. Marketin digitalaren arloko prestakuntzan ikasitakoa aplikatuko da proiektuak garatzeko orduan.

Horrekin batera partehartzaile bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta sozioprofesionalak identifikatu eta landuko ditugu eta partehartzaileek orientazio eta prestakuntza soziolaboraleko prozesuetan parte hartuko dute, beren motibazioa eta trebetasunak indartzeko eta lana bilatzeko gaur egungo teknikak ezagutu eta lantzeko. Hori guztia egingo dugu banan-banako tutoretza saioen bidez eta taldeko saioen bidez.

Iraupena eta epeak

2016ko urritik 2017ko otsailera (9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera)

Izen-ematea eta argibideak

Izena emateko epea amaituko da irailaren 22an.

Izena emateko edo argibideak jasotzeko:

Urola Kostako Udal Elkartea

Enplegu Zerbitzuak

Vanessa Garcia

vgarcia@urolakosta.eus

Tel. 943890808

http://www.urolakosta.eus/eu/txertatu-merkatuan