BIDEO-INKESTA (3): Autokarabanak Zumaian

Baleike 2016ko ira. 6a, 12:05

Udan Zumaian izan ditugun aparkatzeko arazoen inguruko kale inkesta argitaratu genuen joan den astean; aste honetan, karabanen eta autokarabanen gaia landu dugu.  

Inguruko herrietan ez bezala, Udalak doako bi aparkaleku handi –kirol portuan eta Estazioko industriagunean– eskaintzen ditu ibilgailu mota hauentzat, eta gutxieneko zerbitzuak ere doan eskaintzen ditu. Autokarabanentzat bi aparkaleku prestatu badira, mugatu egin behar al zaie herrigunera sartzeko aukera? Kobratu egin behar al zaie zerbitzuengatik? Zumaiarren eta kanpotik etorritako autokarabanazaleen iritziak bildu ditugu inkesta honetan.