Game of Thrones

1.100 lagun inguruk eman dute izena 'Game of Thrones'-en lan poltsan

Baleike 2016ko ira. 5a, 20:03

Game of Thrones telesailean lan egiteko lan poltsa zabaldu da gaur. Goizeko 11:00etatik 17:00etara bitartean ehunka lagun pasa dira Alondegitik. 

Hasiera batean eskualdeko interesatuei zuzendutako deialdia zen hau, baina, azkenean, Espainia osotik etorritako jendea jarri da Alondegi aurreko ilaran. Pirritx eta Porrotx pailazoen saioetarako sarrerak erosteko sortzen ziren ilaretatik halakorik ez da bizi izan kultur etxean.

Mila lagunetik gora izan da izena eman duena. Hauetatik gehiena, 850 inguru, orotariko lanak egiteko apuntatu dira eta beste 250 segurtasuna lanpostuetarako.