Game of Thrones

Game of Thrones: astelehenean eraman beharreko datuak

Baleike 2016ko ira. 1a, 14:32

Astelehen honetan zabalduko da Game of Thrones telesailak Zumaian egingo duen grabaziorako lan poltsa. 11:00etatik 17:00etara bitartean hartuko dira interesduneen izenak. Udal kultura sailetik eraman beharreko datuen berri eman dute.

Interesdunek honako datuak eraman beharko dute:

  1. Gizarte Segurantzako zenbakia
  2. Izen-abizenak
  3. NAN zenbakia
  4. Gidatzeko baimenaren zenbakia [ez da ezinbestekoa gidabaimena izatea, baina eduki ezean aukera gutxiago]
  5. Helbidea
  6. Segurtasun lanetarako TIP titulu profesionalaren agiria

Posible izango da pertsona batek beste baten izenean betetzea inprimakia.

Beste lanpostu bat ere bete beharko da: erizain bat, ingelesez dakiena. Beraz, erizainei ere zabalik asteleheneko deialdia.