Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Udal Elkartearen Enplegu Zentroak

Baleike 2016ko abu. 30a, 10:41

Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko dira Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko.

Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA

  1. Lan kontziliazioaren eta jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.
  2. Data: Irailak 16
  3. Hizkuntza: gaztelania

LAN BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU:

  1. Jarduera honen bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko duzu, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.
  2. Data: Irailak 23
  3. Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU WEBGUNEAK:

  1. Enplegu-atarietan izena emateko moduak ezagutuko dituzu.
  2. Data: Irailak 30
  3. Hizkuntza: euskara

KONPETENTZIEN BIDEZ ELKARRIZKETA:

  1. Elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren gakoetako bat da. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dituzu.
  2. Data: Urriak 14
  3. Hizkuntza: gaztelania

GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA):

  1. Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia.
  2. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.
  3. Data: Urriak 28
  4. Hizkuntza: euskara

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua.

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus