"Aupa Zumaia, gora Telmo Deun"

Baleike 2016ko abu. 28a, 17:40

Ez da posibie izan eta Telmo Deun ez da izango datorren denboraldian TKE ligan. Hala ere, ohore guztiekin agurtu da Zumaiako ontzia ligatik, borroka emanaz, eta bere azken jardunaldian denboraldiko aurkari nagusia izan den Portugaleteri etxean irabazita.  

Twitter bidez zabaldu du Telmo Deun arraun elkarteak argazki hau. Arraunlarietaz harro daudela dio txioan. Beraiek bakarri ez, herri osoa dago talde honekin harro. Animo, gutxi geratzen da eta berriro lehen mailara itzultzeko!