Ostiraleko zesta punta jaialdirako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Lubakin

Baleike 2016ko abu. 27a, 10:42

Irailaren 2an Jai Alai World Tour txapelketako bigarren finalaurrekoak jokatuko dira Aitzuri pilotalekuan. Jaialdia 21:00etan hasiko da eta sarrerak astelehenean (abuztuaren 29an) jarriko dira salgai Lubaki kiroldegian. Jaialdiko egun berean frontoiko leihatilan ere salgai izango dira.

Finalaurreko hauetako bi partidatan etxeko jokalariak izango dira. Lehenengo partidan Gotzon Enbl eta Egiguren Beaskoetxea eta Aldazabalen aurka arituko dira. Bigarrenean, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Etchetok Erik eta Lekerikaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Iaz Goikoetxea heldu zen finalera eta baita World Tour zirkuituko txapela jantzi ere. Ea aurten bi zumaiarrak finalera sartzeko gai diren eta txapeletako bat etxean geratzen den.