Realak irabazi du Zumaiakok antolatutako triangularra

Baleike 2016ko abu. 27a, 09:59
Zumaiakoren triangularrean parte hartu zuten hiru taldeak. Argazkia: Eduardo Arana

Atzo jokatu zen Zumaiakok antolatutako kadete mutilen futbol triangularra. Reala gailendu zen Osasunari 1-0 eta Zumaiakori 5-1 irabazi ondoren; Zumaiako eta Osasunaren arteko partida 2-2 berdinketarekin bukatu zen.

Jende ugari hurbildu zen Aita Mari futbol zelaira eta oso giro polita bizi izan zen bai zelaian eta baita harmailetan ere. Horregaitik Zumaiakoren Zuzendaritza batzordea oso pozik agertu zen triangular honen antolaketarekin. 

Txiki Gorostola presidenteak eman zion irabazlearen garaikurra Realeko kapitainari. Argazkia: Zumaiako F.T.