Preferente mailako Zumaiakok denboraldi-aurreko partida jokatuko du bihar

Baleike 2016ko abu. 26a, 21:13

Mikell Larburuk entrenatzen duen erregional preferente mailako Zumaiakok denboraldi-aurreko partida jokatuko du bihar, 18:00etan, Andoaingo Euskaldunaren aurka. 

Andoaindarrek ere prerente mailan jokatuko dute irailaren 17an hasiko den denboraldia: Euskaldunak lehen multzoan jokatuko du eta Zumaiakok bigarren multzoan.

Asteazkenean denboraldi-aurreko bigarren partida izango du Zumaiakok. Aita Marin jokatuko da partida, 19:30etik aurrera eta zumaiarrekin batera preferenteko bigarren multzoan arituko den Getariako Keta izango du aurkari.