Trafikoa moztuko da bihar Espainiako Txirrindulari Itzulia dela-eta

Baleike 2016ko ira. 1a, 09:23

Espainiako Txirrindulari Itzuliko 13. etapa Zumaiatik igaroko da bihar. Hori dela-eta, trafikoa moztuko da 13:00etatik 14:15era bitartean.

Etapa Bilbon hasi eta Urdazubi Dantxarinean amaituko da. 14:00ak aldera Zumaiatik igaroko da. Segurtasuna gordetzeko, N-634 errepidea 13.00etatik 14:15era arte itxita egongo da.

Pelotoia Debatik barrena etorriko da eta saihesbidetik igaroko du Zumaia. Hala ere, Espainiako Itzuliak ordubete lehenagotik trafikoa moztera behartzen du. Beraz, 13:00etatik aurrera eta txirrindulariak pasa arte, ez da Zumaiara sartu edo irtetetik aurera izango. 

Etapako informazioa zehatza hurrengo helbidean topatu ahal izango duzue:

http://www.lavuelta.com/la-vuelta/2016/es/etapa-13.html