'Ongi etorri, Findemundo' kale antzerkia, larunbatean, Trapu Zaharrarekin

Baleike 2016ko abu. 26a, 11:48

Mikel Laskurain eta Esti Curiel zumaiarrak antzeztutako Ongi etorri, Findemundo kale antzerkia ikusteko aukera izango da bihar Zumaian, Trapu Zaharra taldeari esker. Kofradiatik abiatuko da 19:30ean.

Lluvia ezizeneko Amaia Lasak bere aura garbitzeko asmoarekin jasan ezinezko dieta gogor bat egin ondoren izugarrizko zorabioa sufritu eta honako errebelazioa azaltzen zaio: munduaren amaierarako 15 egun bakarrik falta dira.