Umeentzako jolasak izan dira gaur goizean Oikian

Baleike 2016ko abu. 25a, 14:25

Oikian ospatzen ari diren San Bartolome jaien baitan, gaur haurren eguna da. Goizean aurpegia margotzeko, jolasteko eta puzgarrietan saltoka ibiltzeko aukera izan dute, Eire Salegik ateratako argazki hauetan ikus daitekeen bezala. 

Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek, honako egitarauarekin:

  1. 16:30ean, karrikotxe jaitsiera.
  2. 18:00etan, Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna.
  3. Ondoren, txokolatea nahi duen guztiarentzat.
  4. Iluntzean, afari-festa Djonek girotuta (Janaria norberaren kontu).