Argazki lehiaketa feministan lanak aurkezteko epea luzatu da

zumaikoasanbladafeminista 2016ko abu. 24a, 20:06

Aurreko urteko esperientzia parte hartzailea eta dibertigarria ikusita, Zumaiko Asanblada Feministak aurten ere argazki lehiaketa feminista antolatu du, sorkuntza feminista eta kritikoari espazioa zabaltzeko. 

Aurtengoan ere bi gai daude: 'LIBREA'  eta 'PLAZERRA'.  

Kategoria batean, bestean edo bietan hartu daiteke parte bakarka edo taldeka, baina beti ere pertsona edo taldeko gehienez bi argazki bidaltzen badira denera. 

Argazkiak zumaiamorea@hotmail.com helbidera bidali beharko dira abuztuaren 30a baino lehen datu hauekin: 

  1. Argazkia formatu digitalean.
  2. Argazkiaren izena eta argazkiaren azalpena (nahi izanez gero).  
  3. Izena, abizena eta ezizen/seudonimo bat.
  4. Bidalitako argazki bakoitzaren gaia: 'librea' edo 'plazerra'.
  5. Kontakturako e-maila edo telefonoa.

Bi motatako saria egongo da: epaimahaiarena eta herrikoia. Epaimahaia argazkilaritzan eta arte feministan arituak diren pertsonek osatuko dute eta epaimahai horrek bere balorazioan, aspektu teknikoez gain, kontuan hartuko du argazkiaren edukia eta honen trataera. Herrikoia berriz bozketa bidez egingo da.

Irailaren hasieran egingo den jaialditxoan izango da sari banaketa, epaimahai herrikoia, argazkien erakusketak, aurkezpenak, musika  ta beste hainbeste sorpresa. 

Animatu, plazerra izango da ta!