Dinastia Etxabe txapelketako finalak jokatuko dira bihar Aitzuri frontoian

Baleike 2016ko abu. 24a, 19:06
Omenduak, 1973. urteko argazkian.

Aurtengo Dinastia Etxabe pilota txapelketa bere amaierara heltzear da. Bihar, 22:00etatik aurrera, Aitzuri frontoian, jubenil mailakoen eta 23 urtez azpikoen finalak jokatuko dira.

Bi hauek izango dira jokatuko diren partidak:

Jubenilen mailan, Alberdi-Ibarloza / Riol-Aizpuru

23 urtez azpikoetan, Larrañaga-Otadui / Salaberria-Arratibel

Urtero bezala, Zumaiako pilota munduan aritu edo haren alde lan egin duten zenbait lagun omenduko ditu Zumaiako kirol elkarteak. Aurtengo omenduak Xabier Irureta Sasain, Ignacio Maria Letamendi Idigora, Ramon Ostolaza Linazasoro, Juan Maria Ayerbe Arregi eta Agustin Zubimendi Lopetegi izango dira. Bost lagun hauek oroigarri bana jasoko dute.