Goikoetxea Internationaux 2016 txapelketako finaletik kanpo

Baleike 2016ko abu. 24a, 14:16
Iñaki Osa Goikoetxea eta David Menvielle Donibane Lohitzuneko Campos Berri frontoian jokatzen den Internationaux 2016 txapelketako finaletik kanpo geratu da. Atzo jokatutako finalaurrekoa bi setetan erabaki zen eta bietan 9-15 emaitzarein galdu zuten. Beraz, Jean Olharan eta Unai Lekerikak jokatuko dute bihar finala.

Atsedenerako denbora gutxi izango du Iñakik gaur ertan Urrezko Eskularrua txapelketako finala jokatuko baitu, David Menvielle-ekin, Beaskoetxea eta Irastorzaren aurka. Partida 21:00etan jokatuko da Miarritzeko Aguilera frontoian.