'Tu al norte, yo al sur' telesaileko irudiak grabatu dituzte Zumaian

Baleike 2016ko abu. 23a, 18:32
Argazkia: Jon Urbieta

Zestoan ari dira grabatzen Tu al norte, yo al sur telesaileko irudiak aste honetan. Abuztuaren 17an hasi zuten grabazioa eta 25era bitartean arituko dira lanean. Gaur, ordea, Zumaian izan dira telesail honetarako zenbait irudi hartzen, itsas kiroldegi inguruan, hain zuzen ere. Jon Urbietak eman du grabazioaren berri sare sozialetan.