Iñigo Peña Rion

Finalaurrekoa jokatu beharko du Iñigo Peñak A finalera sailkatzeko

Baleike 2016ko abu. 19a, 15:19

K-4 1.000 metroko bi kanporaketak jokatu dira dagoeneko. Iñigo Peña partaide duen Espainiako selekzioa hirugarren izan da bigarren kanporaketan eta, ondorioz, ez da zuzenean sailkatu A finalerako.

Hemendik ordubete ingurura jokatuko den finalaurrekoa jokatu beharko du orain final handira sailkatzeko.

Bere kanporaketan beti ere aurreko postuetan aritu dira, baina ezin izan dute ezer egin ziztu bizian atera den Txekiar Errepubikako ontziaren aurrean. 250 metroko partzialean hirugarren pasa dira, laugarren karrera erdian, hirugarren berriro ere 750. metroan eta baita amaieran ere. Argentinako ontzia sartu da txekiarren eta Espainikoaren aurretik. Bi kanporaketetako denborak kontutan hartuta, bosgarren denbora onena egin dute Peñek eta lagunek.

Zuzenean sailkatu diren bi ontziak Alemania eta Txekiar Errepublika izan dira.

15:59an izango den bigarren finalaurrekoan hartuko du parte Espainiak. Aurkariak Eslovakia, Frantzia, Brazil, Errusia eta Italia izango ditu. Finalaurreko bakoitzeko lehen hirurak pasako dira A finalera.